Testuinguru historikoa

BIDEOA (3-4 min)- Zati bat. Behin-behineko bideoa

Bideoaren transkripzioa erakutsi

(Transkripzioa)

Deskargatu transkripzioa PDF fitxategi batean hemen.

Zati bat- Behin-behineko bideoa. Bideoa: 3-4 min. Bideoek narratzaile (emakume) ahotsa, musika eta azpitituluak izango dituzte.

TESTUINGURU HISTORIKOA– Funtsezko ekitaldiak

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)

Gernikako bonbardaketa (1937)

Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza

Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza (1936)

Lehendakari: Jose Antonio Agirre

Jose Antonio Agirre Lekube (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1904 – Paris, Frantzia, 1960) politikari abertzale eta Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen.

Jose Antonio Agirre Lehendakaria 1937ko udaberritik aurrera milaka euskal haurren ebakuazio masiboaren buru izan zen, bonbardaketa faxista bizietatik eta Gerra Zibilaren aurrerapenetik babesteko asmoz.

Errusiako umeak (Gerrako umeak)

«Errusiako umeak» edo «gerrako umeak», Espainiako Gerra Zibila zela eta, Sobietar Batasunera eramandako 2.895 umeak izan ziren.

1937an eta 1938an eraman zituzten eta gehienak euskaldunak, kantabriarrak edota asturiarrak ziren.

SS HABANA lurrun-ontzia

SS Habana lurrun-ontziak «Errusiako umeak» garraiatu zituen Santurtzitik (Euskadi) Bordelera (Frantzia).

SS SONTAY lurrun-ontzia

SS Sontay lurrun-ontziak «Errusiako umeak» garraiatu zituen Bordeletik (Frantzia) Leningradera (Errusia).

SS HABANA lurrun-ontzia

SS HABANA LURRUN-ONTZIA

SONTAY

SS SONTAY LURRUN-ONTZIA

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Bigarren Mundu Gerra 1939ko irailaren 1ean hasi zen, Alemaniak, Adolf Hitlerren agindupean, Polonia inbaditu zuenean.

Bigarren Mundu Gerra historiako hilgarriena izan zen, 50 eta 70 milioi biktima artean eragin zituena.

Leningradeko setioa 1941-1944

Leningradeko Setioa Bigarren Mundu Gerrako operazio militarra izan zen, Alemaniak egin zuena Leningrad hartzeko xedearekin.

900 egun inguru iraun zuen, 1941eko irailaren 8tik 1944ko urtarrilaren 27an hiria askatua izan zen arte, eta 1.200.000 pertsona hil ziren.

Laura Irasuegi bizirik atera zen Leningradeko setiotik eta gero Moskura joan zen ingeniaritza ikastera.

Frankoren diktadura (1939-1975)

EDUKI INTERAKTIBOAK

  1. Irudi interaktiboa

Egin klik gurutze gorrietan gertaera horiei buruzko bideo labur bat ikusteko.

2. Denbora-lerroa interaktiboa

Egin klik gezietan bideoan ikusi ditugun gertaerak noiz gertatu ziren ikusteko.

INFORMAZIOA (TESTUA ETA IRUDIAK) DENBORA-LERROAN IKUSTEKO, SAKATU HEMEN

(Informazioa)

biandreahanzturan.com