STEM emakumeak- BIOGRAFIAK

Jarduera honetan ikasleek internet bilatzeko tresnak erabiltzeko estrategiak praktikan jarriko dituzte, Google bilatzailea kasu. Talde txikitan banatu ondoren, orrialde honetako argazkigaleriako STEM emakumeetako bat aukeratu beharko dute ikasleek, eta Googleko bilatzailea erabiliko dute haren bizitzari buruzko informazioa aurkitzeko eta biografia txiki bat idazteko. 

Adimen artifizialaren bidez lortutako informazioa erabiltzen badute, beste iturri batzuen bidez egiaztatzeko eskatuko zaie. Gero biografia hori partekatuko dute, ahal bada irudi gehiagorekin, beste ikasleekin.

(Hemen : irakasleentzako jarraibideak)

a. Helburuak

b. Materiala

c. Iraupena

d. Garapena

Aukeratu argazki galeriako STEM emakume erreferente bat eta aurkeztu taldean bere biografia beste ikasleen aurrean. Funtsezko informazioa aurkitzeko, Google bezalako bilatzaileak erabil ditzakezue. 

Gogoratu informazioa egiaztatzea adimen artifiziala (IA) erabiltzen baduzue.

Scroll al inicio
biandreahanzturan.com